Unax Blanco eibartarrak zuzendu duen "Zuk" dokumentala eguenean estreinatuko da

Unax Blanco eibartarrak zuzendu duen "Zuk" dokumentala eguenean estreinatuko da
2017/11/05 23:18
eta kitto!
Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiak urtero eskaintzen duen Zinexit zine erakusketaren harira antolatutako Zinexit Topaketak ekimenaren barruan estreinatuko du Unax Blanco eibartarrak Zuk izenburuko dokumentala, datorren asteko eguenean, 19:30ean, Bilboko Golem Azkuna Zentroan (sarrera dohainik). Lanak ordubeteko iraupena dauka eta krisi migratorio gisa izendatu duten hondamendiaren aurrean laguntza ematen diharduten boluntarioen inguruan osatu dute. Boluntario hauen lan eta ahalegina dira lau istorio paraleloz osatutako dokumental honetako protagonistak. Dokumentalaren ondoren solasaldia antolatu dute dokumentalerako elkarrizketatu dituzten emakumeekin eta zuzendariarekin.

IMG_3671