Zaldibar Argituk ekimen bateratua deitu du astelehenerako Euskal Herri osoan
2020/04/03
23:02
eta kitto!
Eitzagako hondakindegiko ezbeharra gertatu zenetik bi hilabete beteko dira apirilaren 6an. Hori dela eta, astelehenean, Zaldibar Argitu plataformak ekimen bateratu bat egiteko deia egin du Euskal Herriko herri guztietan: 20:30ean herritar guztiak Euskal Herriko leihoetara irten eta 5 minutuko burrunbada egitera eta, jarraian, kandela bi (edo bestelako argiak) piztera deitu dituzte.
https://youtu.be/9RmX6dlIhd0
Plataformatik adierazi dutenez, “bi hilabete igaro dira Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran zabor azpian desagertuta daudenetik. Bi hilabete, gure osasuna arriskuan jarri zutenetik. Bi hilabete, erantzule zuzenak egon arren, erantzukizunak inork bere gain hartu ez dituenetik. Dagoeneko ez dakigu nola esan. Nahikoa dela. Aski dela. Honekin bukatu behar dutela. Langileak aurkitu behar dituztela, horretarako bitarteko guztiak jarriz. Zabortegian zer dagoen aztertu eta jakinarazi behar digutela. Zabortegian gertatu zenaren inguruko argipenak eta azalpenak zor dizkigutela. Egun zabortegian lanean dauden langileen segurtasuna bermatu behar dutela. Erantzukizunak argitu behar dituztela eta Iñaki Arriolak dimititu behar duela. Hondakinen kudeaketa eredua aldatu behar dutela. Bi hilabetean, plataformaren aldarrikapen bakar bat ez dute bete. Berriz diogu, nahikoa da, aski da, honekin bukatu behar dute!”.
Horrekin batera, konfinamenduak irauten duen bitartean, jendea bere aldarrikapenak eta argazkiak sare sozialen bitartez partekatzera animatu nahi dute. Horretarako #zaldibarargitu eta #joaquinetaalbertogogoan traolak erabiltzeko eskatu dute eta, nahiago izanez gero, emailez ere bidaltzeko aukera dago, zaldibarargitu@gmail.com helbidera.