Abuztuan langabezia-tasak behera egin du Eibarren, baina gora Debabarrenean
Soraluzen eta Elgoibarren nabarmen igo da langabezia abuztuan
2026/09/03
12:24
Ekhi Belar Errasti
SEPE-k igorri dizkigun datuen arabera, abuztua 1.521 langaberekin amaitu dugu Eibarren eta langabezia-tasa % 12,14koa da. Horrela, langabezia jaitsi egin da pixka bat herrian (uztaileko datuen arabera 1.523 lagun zeuden langabezian eta langabezia-tasa % 12,15ekoa zen).
Debabarrenari begira, abuztuko langabezia-tasa % 10,29koa izan da (uztailean % 10,12koa). Beraz, hazi egin da, baina Gipuzkoako datu orokorra baino gutxiago. Debak jarraitzen zuen langabezia-tasarik baxuena izaten (% 5,19) eta Soraluze da tasa altuena duena Eibarren gainetik (% 14,42).
Abuztuko datuak
- Eibar 1.521 (% 12,14)
- Deba 137 (% 5,19)
- Elgoibar 509 (% 9,54)
- Mendaro 84 (% 8,05)
- Mutriku 160 (% 6,09)
- Soraluze 252 (% 14,42)
- Debabarrena 2.663 (% 10,29)