Ander Treviño eibartarra izango da CD Elgoibar taldearen entrenatzaile berria

SD Eibar, Zumaiako eta Urkomendi taldeetan aritu da entrenatzaile lanetan 41 urteko eibartarra
Ander Treviño eibartarra izango da CD Elgoibar taldearen entrenatzaile berria
Ander Treviño eta Ander Mugerza, CD Elgoibarko kirol koordinatzailea. CD Elgoibar
2026/06/10 09:45
Ekhi Belar Errasti

CD Elgoibar taldeak entrenatzaile eibartarra izango du datorren urtean: Ander Treviño. Borja Rocha Azpitarte azkoitiarrak lagatako tokia beteko du 41 urteko eibartarrak eta beste pausu bat emango du bere ibilbidean.

Haundi entrenatu baino lehen, Urkomendi taldean 14 urte egin ditu Treviñok eta SD Eibar-en eta Zumaiakon ere bost urte eta erdiz egon da.