Angel Ibarluzea elgoibartarrak irabazi du Bizkaiko Hiru Txirlo Txapelketa
Berriatuako Jabier Martinok irabazi zuen Markinako Lauzirika bolatokiko tiraldia
2026/10/05
11:11
Ekhi Belar Errasti
Bizkaiko Hiru Txirlo Txapelketaren azken jardunaldia jokatu zen asteburuan, Markinako Lauzirika bolatokian. Berriatuako Jabier Martino izan zen azken tiraldiko irabazlea, 9 txirlorekin, eta atzetik sailkatu ziren Gotzon Uranga 8 txirlorekin eta Sergio Onaindia 7 txirlorekin.
Jardunaldi horretan, gainera, txapelketaren sailkapen orokorra erabaki zen eta bertan Angel Ibarluzea izan zen garaile. Elgoibartarrak txirlo baten aldea atera zion Sebas Aranzabali eta hiru Mateo Goenagari.
Anartz Esteban eibartarrak 7. postuan amaitu zuen azkenean, 43 txirlorekin, eta Iker Arizmendiarretarekin 3. geratu zen bikotekako sailkapenean.
Tiraldia amaitu ondoren, sari banaketa eta bazkaria egin zuten bolari guztiek.