AP1-a itxiko dute asteazken gauean, Maltzagako zubibidearen lanengatik

AP1-a itxiko dute asteazken gauean, Maltzagako zubibidearen lanengatik
2026/06/02 13:28
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Bidegik jakinarazi duenez, AP-1 autobidea itxita egongo da asteazken gauean, Maltzagako zubibidearen birgaitze lanekin jarraitzeko.

Itxiera ekainaren 3tik 4rako gauean izango da, asteazkenetik ostegunera, 21:30etik 05:00etara, gutxi gorabehera. Denbora tarte horretan, AP-1 eta AP-8 lotzen dituen adarra itxiko da Behobia noranzkoan, zubibideko lanengatik.

Ondorioz, AP-1etik AP-8ra joan nahi duten ibilgailuek Eibarko 145. irteera hartu beharko dute Eibar noranzkoan, eta, biribilgunean buelta eman ondoren, berriro AP-8an sartu Behobia noranzkoan.