Bihurrik 12 auto moztu ditu aizkorarekin Bergara Pneumatikoak enpresaren 15. urteurrenean
Mendaron bizi den aizkolari eibartarrak beste erakustaldi bat gehitu du bere curriculumera
2026/05/11
09:52
Ekhi Belar Errasti
Ernesto Ezpeleta ‘Bihurri’ gauza ikusgarriak egiten ikustera ohituta gaude, baina beti harritzen gaitu. Oraingo honetan, Bergara Pneumatikoak enpresaren 15. urteurrenean, 12 auto moztu zituen, atzo, Bergaran bertan. Mendaron bizi den aizkolari eibartarrak bere abilezia erakutsi zuen beste behin eta, egurrarekin gain, beste material batzuk mozten ere trebezia duela agerian gelditu zen.