CD Urki-ren emakumezkoen infantilen taldeak Debako Aldamar Txapelketa irabazi du
Ondarroako Aurrera eta Debako Amaikak Bat taldeak izan ditu arerio kostaldeko torneoan
2026/04/13
12:53
Ekhi Belar Errasti
Asteburu zoragarria izan da CD urki-ren emakumezkoen infantilen taldearentzat, Debako Aldamar Txapelketa irabazi duelako.
Talde eibartarrak Ondarroako Aurreraren aurka jokatu zuen lehen partidua eta 2-1 irabazi zion Aminak egindako golekin. Bigarrenean etxeko taldea izan zuen arerio, Amaikak Bat, eta partidua hutsean amaitu zen, baina penaltietan eibartarrak izan ziren nagusi 2-3 Amina, Vega eta Ane Garciaren golei esker.