Debabarrena Parkinson elkarteak ate irekien jardunaldia antolatu du

Debabarrena Parkinson elkarteak  ate irekien jardunaldia antolatu du
2026/04/09 11:52
Silbia Hernandez

Etzi (apirilak 11) Parkinsonaren Nazioarteko Eguna gogoratzen dela eta, DEPARKEL Debabarrena Parkinso Elkarteak ate irekien jardunaldia egingo du apirilaren 15ean, eguaztenean, 17:00etatik 18:30era, Eibarren duen egoitzan (Ardantza, 1 behea). Elkarteko arduradunen berbetan, “herritarrei elkarteak egiten duen lana ezagutaraztea da ekimen honen helburua, baita instalazioak bisitatzeko eta Parkinsona dutenen zein haien familien alde garatzen diren zerbitzuak eta jarduerak bertatik bertara ezagutzeko aukera eskaintzea ere. Bertaratzen direnek elkarteko lantaldearekin egoteko aukera izango dute, haien lan egiteko modua ezagutu eta, giro atsegin batean, mokadu txiki batez gozatzeko”. Interesa duten guztiei bertaratzeko eta topaketa honetan parte hartzeko gonbidaben irekia egin dute elkartetik, beraien lana hobeto ezagutu nahi duen edonor pozik hartuko dutela azpimarratuta.