Debabarrenako Mankomunitateak industria-enpresetako hondakinak murrizteko egitasmo berria abiarazi du

Eskualdeko zortzi udalerritako industrialdeetan garatuko dute proiektua, 2027ko martxora arte.
Debabarrenako Mankomunitateak industria-enpresetako hondakinak murrizteko egitasmo berria abiarazi du
2026/07/09 13:23
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Debabarrenako Udalerrien Mankomunitateak industria-enpresetan sortzen diren hiri-hondakinen antzeko hondakinak prebenitu eta murrizteko egitasmo berria jarri du abian. Proiektua 2026ko uztailetik 2027ko martxora bitartean garatuko da Eibar, Ermua, Elgoibar, Deba, Mutriku, Soraluze, Mendaro eta Mallabiako industrialdeetan.

Egitasmoaren baitan, Mankomunitateko ordezkariak enpresetako arduradunekin harremanetan jarriko dira industria-enpresen errolda eguneratzeko, hondakinen kudeaketari buruzko informazioa biltzeko eta sentsibilizazio-ekintzak garatzeko.

Hondakinen kudeaketa hobetzeaz gain, ekimenaren helburua Debabarrenako Mankomunitatearen eta industria-enpresen arteko harremana sendotzea ere bada. Horretarako, komunikazio-kanal zuzen eta iraunkor bat ezarri nahi dute, enpresen errealitatea eta beharrak hobeto ezagutzeko, informazioa partekatzeko eta etorkizuneko lankidetza-ildo berriak garatzeko.