Debako Santiago hondartzan bainua hartzea baimenduta dago berriz

Bandera gorria kendu dute uraren kalitatea neurtzeko azken azterketek emaitza onak eman ondoren
Debako Santiago hondartzan bainua hartzea baimenduta dago berriz
2026/07/02 13:50
Ekhi Belar Errasti

Astearteaz geroztik bainua ez hartzeko gomendioa eman ondoren, gaur goizean bandera gorria kendu eta horia jarri dute Debako Santiago hondartzan. Beraz, uretan freskatzeko aukera egongo da berriz.

Asteartean, uraren kalitate mikrobiologikoaren baldintza egokiak betetzen ez zirelako hartu zuten bainua ez gomendatzeko neurria, baina azken neurketek uraren kalitatea berriro ere egokia dela egiaztatu dute eta 12:30etik aurrera bainua hartu daiteke dago berriz, nahiz eta arduraz jarduteko gomendioari eutsi.