Eibar Triatloi Taldeko kideak Madrilen eta Peñiscolan izan dira lehian
Javi Muñozek Madrilgo Maratoi Erdia egin zuen eta Jonathan Alustizak Peñiscolako Triatloia
2026/04/29
12:21
Ekhi Belar Errasti
Euskal Herritik kanpo ibili dira lehian Eibar Triatloi Taldeko Javi Muñoz eta Jonathan Alustiza. Muñoz Madrilgo Maratoi Erdian aritu zen eta, distantzia horretarako prestakuntza espezifikorik egin gabe, proba ordu eta erdian (1:30) amaitzea lortu zuen.
Jonathan Alustiza, bestalde, Peñiscolako Infinitri Nazioarteko Triatloian egon zen, “triatletei ahalegin fisiko eta mental handia egitea eskatzen dien proban”, Eibarko taldetik diotenez. Alustizak ‘finisher’ domina lortu zuen, 5:13:04 denborarekin helmugaratuz.