Eibarko eta inguruko baserritarrek San Isidro eguna ospatuko dute bihar Arraten
Arratera joateko autobusa San Juan kaletik irtengo da, 10:15ean.
2026/05/14
19:57
Silbia Hernandez Arrazola
Bihar, maiatzak 15, San Isidro eguna ospatuko da Arraten. Urtero bezala, baserritarren babeslearen omenezko egitaraua antolatu dute, Eibarko eta inguruko baserritarrek jai-egunaz gozatzeko: 11:00etan meza ospatuko dute, santutegian, eta ondoren prozesioa egingo da. Jarraian, XXII. Aizkolari Txapelketa jokatzen hasiko dira: Jesus Mari Mujika eta Hodei Ezpeleta arituko dira aizkoran, eta tarteka Estefania Etxebestek harria altxatzen jardungo du.
Arratera joan nahi dutenentzat autobusa egongo dela jakinarazi dute Udaletik: San Juan kaletik irtengo da, 10:15ean, eta Arratetik Eibarrera jeisteko autobusa, berriz, 13:45ean izango da.