Elene Beitia Euskadiko txapeldunorde 18 urtez azpikoen 400 m-ko proban

Sonya Mendi Espainiako Txapelketan lehiatu da Euskadiko selekzioarekin
Elene Beitia Euskadiko txapeldunorde 18 urtez azpikoen 400 m-ko proban
2026/05/11 11:06
Ekhi Belar Errasti

Larunbatean, maiatzak 9, 18 urtez azpiko Euskadiko Txapelketa jokatu zen Gasteizko Mendizorrotza estadioan. Eibarko Klub Deportiboko atletei dagokienez, Elene Beitia debarra nabarmendu zen, 2. postuan sailkatu zelako 400 m-ko proban. Gainera, bere markarik onena lortu zuen Gasteizko finalean.

Asier Andreu, bere aldetik, gizonezkoen 400 m-ko proban lehiatu zen eta 13. postuan amaitu zuen.

 

Mendy Ourensen

Sonya Mendy Ourensen izan da 16 urtez azpikoen Espainiako Txapelketan Euskadiko selekzioarekin. Deporreko atleta pisu-jaurtiketan lehiatu zen eta 14. postuan amaitu zuen. Euskadiko Federazioak, bere aldetik, 10. postuan amaitu zuen taldekako sailkapenean.