END-k elkarretaratzea deitu du astelehenean Untzagan, etxerik gabekoen alde

END-k elkarretaratzea deitu du astelehenean Untzagan, etxerik gabekoen alde
2026/06/26 11:43
Irati Alvarez Malaxetxebarria

END plataformak etxerik gabeko pertsonen aldeko elkarretaratzea deitu du datorren astelehenerako, ekainak 29rako, Eibarren. Ekitaldia 19:00etan izango da, Untzaga plazan, “harrera duin baten alde, inor ez dadila behartuta egon kalean lo egitera".

Deitzaileen arabera, mobilizazioaren helburua da kale egoeran dauden pertsonen egoera ikusgarri egitea eta harrera-baliabide duinen beharra aldarrikatzea.

ENDk jakinarazi duenez, orain arte 3.040 sinadura jaso ditu ekimenak eta herritarren atxikimendua handitzen ari da.