Etxebizitza duinaren aldeko elkarretaratzeak deitu ditu Ernaik Eibarren eta Ermuan

Astelehenean izango dira elkarretaratzeak, 19:00etan. Eibarren Untzaga plazan egingo da, eta Ermuan, plazan.
Etxebizitza duinaren aldeko elkarretaratzeak deitu ditu Ernaik Eibarren eta Ermuan
2026/10/02 18:46
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Etxebizitzaren auziari «berehalako konponbidea» emateko eskatzeko, elkarretaratzeak deitu ditu Ernaik hainbat herritan astelehenerako, tartean Eibarren eta Ermuan. Eibarko elkarretaratzea Untzaga plazan egingo dute, eta Ermukoa, berriz, plazan. Biak 19:00etan izango dira.

Ernaik Hego Euskal Herriko eskualde buruetan deitu ditu elkarretaratzeak. Etxebizitza eskubidearen aldeko mobilizazioetara batzeko deia egin du gazte antolakundeak.