Euskal Herriko 36. Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketa asteburu honetan hasiko da
Euskal Herriko 36. Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketa urriaren 17an hasiko da Untzillan (Aramaio), eta azaroaren 21ean jokatuko dute finala, Elgoibarko San Migelen. Guztira, sei jardunaldi izango ditu txapelketak, bost kanporaketa eta finala.
Lehenengo jardunaldia larunbatean, urriaren 17an, jokatuko dute Untzillan, 17:00etan hasita. Hurrengo hitzordua urriaren 24an izango da, Etxaguenen (Aramaio), ordu berean. Urriaren 31n, berriz, Iruzubietan (Ziortza-Bolibar) lehiatuko dira, 17:00etan.
Azaroan beste bi jardunaldi izango dira. Lehenengoa hilaren 7an jokatuko dute, San Joxepen (Bergara), eta bigarrena azaroaren 14an, Barinagan (Markina). Biak 17:00etan hasiko dira.
Finala azaroaren 21ean izango da, Elgoibarko San Migelen, eguerdiko 12:00etan.
Txapelketako ordezko bolatokia Markinako Lauzirika izango da. Bola ofiziala 1 zenbakiduna izango da, eta ordezko bola 2 zenbakiduna.
Txapelketa hainbat udalerriren (Soraluze, Aretxabaleta, Itziar, Aramaio, Markina-Xemein, Azkoitia, Ziortza-Bplibar, Elgeta eta Eibar) eta erakunderen laguntzarekin antolatu dute.