Euskalgintzaren Kontseiluaren Iruñeako manifestaziora joateko autobusak antolatu dituzte Debabarrenean

Euskalgintzaren Kontseiluaren Iruñeako manifestaziora joateko autobusak antolatu dituzte Debabarrenean
2026/05/27 14:03
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Euskalgintzaren Kontseiluak manifestazio nazionalera deitu du datorren ekainaren 13rako, Iruñean. “Euskaltzaleon Martxa” izeneko mobilizazioan parte hartzeko, Debabarreneko hainbat herritan ere autobusak antolatu dituzte euskaltzaleek.

Ekimenaren helburua hizkuntzaren biziberritzearen aldeko aldarria egitea da, “Euskaraz bizitzeko behar den dena” lelopean. Antolatzaileen arabera, Iruñea euskaltzalez betetzea izango da egun horretako asmo nagusietako bat.

Mobilizazioa arratsaldez egingo da. 17:00etan hiru puntutan bilduko dira parte-hartzaileak —Antoniuttin, Runako parkean eta Askatasun plazan—, eta handik abiatuko dira hiru zutabe nagusiak. Zutabe bakoitzak aldarri ezberdin bat eramango du: euskararen ofizialtasun osoa lurralde guztietan, hizkuntza politiketan jauzi bat, eta euskaltzaletasunaren eta antolakuntzaren indarra. Ondoren, Gazteluko plazan elkartuko dira, ekitaldi politikoarekin amaitzeko.

Autobusak Debabarrenean

Euskalgintzaren Kontseiluak deituta antolatu da mobilizazioa, eta Debabarrenetik joan nahi dutenentzat autobus zerbitzua jarri da martxan. 

Debabarreneko hainbat eragilek indarrak batu dituzte autobusak antolatzeko, besteak beste Elgoibar, Eibar, Mendaro, Deba, Mutriku eta Soraluze herrietan. Antolaketan herriko hainbat eragilek parte hartu dute, tartean euskaltegiak, ikastolak, udalak eta euskaltzaleen elkarteak, herri arteko lankidetzan oinarrituta.

Parte hartzeko prezioa 15 eurokoa izango da, eta izena emateko epea ekainaren 5ean amaituko da. Autobusean egingo da ordainketa. 

Autobusetan izena emateko, herri bakoitzeko eragile hauek jarri dituzte harreman bideak: