Ganix Rodriguez izan da Asola Berriko onena San Migueleko tiraldian

Ezoziko Javi Martino izan zen garaile bederatzi txirlorekin, Gotzon Uranga eta Gorka Madinabeitiaren aurretik
Ganix Rodriguez izan da Asola Berriko onena San Migueleko tiraldian
2026/03/16 16:06
Ekhi Belar Errasti

55. Gipuzkoako Hiru Txirlo Bolo Joko Txapelketako azken jardunaldia jokatu da asteburuan. Leintz-Gatzagako bolatokian zen jokatzekoa, baina egoera txarrean dagoenez eta eguraldi euritsua iragarrita zegoenez, San Migueleko (Elgoibar) bolatokian jokatu zen.

Guztira 74 lagunek hartu zuten parte eta Ezoziko Javi Martino izan zen garailea bederatzi txirlorekin. Bere atzetik sailkatu ziren Gotzon Uranga (Lastur) eta Gorka Madinabeitia (UDA), zortzi txirlorekin.

Eibartar onena Ganix Rodriguez izan zen. Asola Berriko bolariak zazpi txirlo lortu zituen, Laturreko Joseba Lazkanok bezala.

Hurrengo jaurtialdia Elgetako bolatokian jokatuko da martxoaren 28an, 17:00etan, eta parte-hartzaileek bertan izango dute berriro ere puntuak lortzeko aukera.