Gaur gauean itxiko dute Eibarren AP-1a eta AP-8a lotzen dituen irteera

Garbiketa lanak direla eta, AP-1etik AP-8ra Bilboko norabidean doan lotura 23:00etatik 06:00etara egongo da itxita
Gaur gauean itxiko dute Eibarren AP-1a eta AP-8a lotzen dituen irteera
2026/02/11 10:48
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Gaur, otsailaren 11n, 23:00etatik 06:00etara, AP-1etik AP-8ra Bilboko norabidean doan Eibarko lotura guztiz itxita egongo da.

Denbora tarte horretan, Eibarrera joan nahi dutenek edota AP-8a Bilborantz hartu nahi dutenek AP-8a Behobiako norabidean hartu beharko dute, Elgoibarko irteeran ateratzeko. Ondoren, ordainlekuaren ondorengo biribilgunean norabidea aldatu, eta AP-8ra berriro sartuko dira Bilboko norabidean.