Gipuzkoako Bola Topaketa egingo da uztailaren 11n Lasturren

Hiru-txirlo eta bolatoki modalitatean aritzeko aukeraz gain, tokan ere egin ahal izango da
Gipuzkoako Bola Topaketa egingo da uztailaren 11n Lasturren
2026/07/02 13:28
Ekhi Belar Errasti

Uztailaren 11n, larunbata, Gipuzkoako Bola Topaketa egingo da Lasturren. Goizean, 10:30ean, modalitate bakoitzaren aurkezpena egingo da eta gero hasiko da jokoa.

Hasteko, bola (hiru-txirlo eta bolatoki modalitateak) eta toka saioak egingo dira, eta amaitzean modalitate bakoitzeko sari banaketa egingo da.

Eguna borobiltzeko, 14:30ean bazkaria egingo da.