Xarmaginak taldeak Herriarteko Bertso Txapelketaren final-laurdena jokatuko du zapatuan Soraluzen
Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketak aurrera doa, eta datorren zapatuan, apirilaren 25ean, final-laurdenetako saio garrantzitsua jokatuko da Soraluzeko Herri Antzokian.
Arratsaldeko 18:00etan hasiko den saioan, Debabarreneko Xarmaginak (Eibar) eta Debagoieneko Leintz (Arrasate eta Eskoriatza) taldeak arituko dira nor baino nor. Bi eskualdeetako irabazleek elkarren aurka kantatuko dute, finalaurrekoetara igarotzeko txartela eskuratzeko asmoz.
Txapelketaren egitura faseka antolatuta dago. Lehenengo fasean, eskualde bereko taldeek elkarren aurka jokatzen dute, eta hortik eskualde bakoitzeko ordezkari bat ateratzen da. Bigarren fasean, berriz, eskualde ezberdinetako talde irabazleek elkarren artean jokatuko dute, lehiaketa azken txanpan sartuz.
Apirilaren 25eko saioa irabazten duen taldeak maiatzaren 16an jokatuko den finalaurrekora egingo du jauzia. Bestalde, final handia maiatzaren 30ean izango da, Aian.