Hodei Arrillaga CD Mirandes taldean arituko da lagata
Mutrikuko futbolariak kontratua berritu du berriki SD Eibar-ekin 2029ra arte
2026/07/17
10:59
Ekhi Belar Errasti
SD Eibar-ekin 2029. urtera arte kontratua luzatu ondoren, Hodei Arrillaga ezker hegaleko atzelariak CD Mirandes taldean jokatuko du 2026/27 denboraldian, Lehen RFEF mailan. Arrillagak konpetentzia handia zuen bere postuan Juan Bernat eta Imanol García de Albénizekin, eta minutu bila joango da Mirandara.
Arrillaga 2016an iritsi zen SD Eibar-en harrobira Mutriku FT-tik, infantila zenean, eta 2024an egin zuen debuta lehen taldearekin. Guztira, 42 partida eta 2.189 minutu jokatu ditu Eibarrekin, baina azken denboraldian ez du protagonismo larregirik izan (10 partida Hypermotion Ligakoak eta Errege Kopakoak batuta).