Ion Ibarluzea da Euskal Herriko Hiru Txirlo Txapelketako lehen liderra
Aramaioko Untzilla bolatokian jokatu zen lehen tiraldia, larunbatean, 88 bolarirekin
2026/10/19
15:14
Ekhi Belar Errasti
Larunbatean, urriak, 17, eman zitzaion hasiera Euskal Herriko 36. Hiru Txirlo Txapelketa Aramaioko Untzilla bolatokian. Guztira 88 bolarik hartu zuten parte bertan eta San Miguel taldeko Ion Ibarluzea izan zen garaile, bost txirlorekin. Bere atzetik sailkatu ziren Elgeta taldeko Lili Quiala zaldibartarra beste bost txirlorekin eta UDA Markel Beitia untzillatarra lau txirlorekin. Bergara taldeko Anartz Esteban eibartarra, berriz, bosgarrren izan zen.
Txapelketaren hurrengo jardunaldia Etxagueneko Urrengi bolatokian jokatuko da larunbatean, urriak 24, 17:00etan.