Iosu Rodriguez bigarren izan da Europako Txapelketan
Emaitza horrekin Elgoibarko kulturista naturalak amaitutzat eman du denboraldia
2026/06/16
11:51
Ekhi Belar Errasti
Asteburuan, Pro European Fitness Model Txapelketa jokatu zen Belgikan eta Iosu Rodriguez elgoibartarrak zilarrezko domina eskuratu zuen bertan. Emaitza horrekin, kulturista naturalak amaitutzat eman du denboraldia, baina hurrengora begira da dagoeneko.