Jokin Merino garaile atera zen Anderson Stevenen aurkako borrokatik
400 lagun inguru elkartu ziren Soraluzeko pilotalekuan egin zen boxeo jaialdian
2026/05/13
12:54
Ekhi Belar Errasti
Ermuan garaipenetik gertu gelditu ondoren, Soraluzeko boxeo jaialdian besoak altxatu zituen Jokin Merino boxeolari eibartarrak. Anderson Steven izan zuen aurkari 61 kilora artekoen mailan eta Sorabox taldekoa nagusi izan zen.
Ikusmira sortu zuen Soraluzeko boxeo jaialdiak eta 400 lagun inguru elkartu ziren pilotalekuan. Guztira, hamahiru borrokaldi jokatu ziren, sei Euskadiko Txapelketakoak eta zazpi osteko jaialdikoak, boxeoaz gozatzeko aukera paregabea izan zelarik.