Larunbatean hasiko da Gipuzkoako Hiru Txirlo Txapelketa

Elgoibarko San Pedro bolatokian egingo da lehen jardunaldia eta Lehendakari Saria Asola Berrin jokatuko da da
Larunbatean hasiko da Gipuzkoako Hiru Txirlo Txapelketa
Eukal Herriko 35. Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketaren irabazleak.
2026/03/05 13:21
Ekhi Belar Errasti

Larunbatean, martxoaren 7an, abiatuko da Gipuzkoako 55. Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketa. Lehenengo jardunaldia Elgoibarko San Pedro bolatokian jokatuko da eta hortik aurrera probak Gipuzkoako hainbat herritan egingo dira udaberrian zehar.

Txapelketak hamar jardunaldi izango ditu guztira:

  • San Pedro - martxoak 7
  • Leintz-Gatzaga - martxoak 14
  • Elgeta - martxoak 28
  • Aretxabaleta - apirilak 11
  • Lastur (Itziar) - apirilak 18
  • Ezozin (Soraluze) -apirilak 25
  • San Migel (Elgoibar) - maiatzak 9
  • San Andres (Soraluze) - maiatzak 16
  • San Joxepe (Bergara) - maiatzak 23
  • Floreaga (Azkoitia) - maiatzak 30

 

Txapelketako sari nagusia, Lehendakari Saria, ekainaren 6an jokatuko da, Eibarko Asola Berri bolatokian, eguerdiko 12:00etan hasita.

Parte hartu nahi dutenek 5 euroko izen-ematea ordaindu beharko dute. Sariei dagokienez, lehen sailkatuak 65 euro jasoko ditu; bigarrenak 50 euro; hirugarrenak 35 euro; laugarrenak 20 euro; eta bosgarrenak 10 euro. Seigarren sailkatuak, berriz, ustekabeko saria jasoko du.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, eguraldiak edo bestelako arrazoiek baldintzatuz gero, ordezko bolatokia Elgoibarko San Migel izango da.