Lurraldebusek ohiko errefortzuak jarriko ditu berriro astelehenetik aurrera

DB02 lineak sei autobus-errefortzu izango ditu astelehenetik barixakura, eta DG07 lineako 5:50eko zerbitzua ere indartu ahal izango da, behar izanez gero.
Lurraldebusek ohiko errefortzuak jarriko ditu berriro astelehenetik aurrera
2026/09/02 11:15
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Ikasturte berriarekin batera, Lurraldebusek ohiko autobus-zerbitzuak indartuko ditu. Astelehenetik aurrera, DB02 lineak (Ermua-Donostia) sei errefortzu izango ditu astelehenetik barixakura bitarte.

Donostiarako bidean, errefortzuko autobusak 6:30ean, 7:10ean eta 15:10ean izango dira. Eibarrerako bidean, berriz, 14:30ean, 18:30ean eta 19:20an.

Bestalde, DG07 lineako (Eskoriatza-Arrasate-Elgoibar-Zarautz-Donostia) 5:50eko zerbitzua indartzeko autobus bat prest egongo da, behar izanez gero.

Foru Aldundiak azaldu duenez, ikasturte hasieran garraio publikoaren erabilera handitu egiten da, eta errefortzuen helburua garai horretako mugikortasun-beharrei erantzutea da. Neurriak Eibarko eta Elgoibarko udalekin elkarlanean prestatu dituzte.