Musika Bandak Eibarko eta Soraluzeko Musika Eskoletako ikasleekin emango du kontzertua
20 ikasle inguruk jo eta beste hainbatek abestu egingo dute igandean Coliseo antzokian egingo den ikuskizunean
2026/03/24
15:53
Ekhi Belar Errasti
Aste Santuko oporren aurretik kontzertua emango du Eibarko Musika Eskolak eta berezia izango da gainera. Izan ere, Eibarko eta Soraluzeko Musika Eskoletako ikasleekin batera eskainiko du ikuskizuna, igandea, martxoak 29, 12:30ean, Coliseo antzokian.
Andoni Vazquez Eibarko Musika Bandako zuzendariak esan digunez, “20 ikasle egongo dira gurekin jotzen eta beste 23 egongo dira gurekin abesten”. Bere iritziz, “oso kontzertua polita izango da. Pelikuletako musika eskainiko dugu, baita musika euskalduna ere eta, horrela, bi asteko oporrei hasiera emango diegu”.
Sarrerak Kutxabank bitartez erosi daitezke, baina Vazquezek esan digunez oso sarrera gutxi gelditzen dira salgai.