Paula Calvo erakustaldia eskaini zuen Espainiako Udako Junior Txapelketan

Eibar Igerixan taldeko elgoibartarrak bost domina irabazi zituen, tartean urrezko bat
Paula Calvo erakustaldia eskaini zuen Espainiako Udako Junior Txapelketan
2026/08/27 12:59
Ekhi Belar Errasti

Espainiako Udako Junior Txapelketa jokatu zen uztailaren 23tik 26ra, Sabadellen, eta Paula Calvo dominaz beteta itzuli zen etxera. Eibar Igerixan taldeko elgoibartarrak bost domina eskuratu zituen bertan: urrezko, bat eta zilarrezko eta brontzezko bina.

Eibar Igerixanetik aipatu digutenez, “txapelketako unerik garrantzitsuena 200 metro bizkar proban iritsi zen. Paula nagusitasunez gailendu zen eta Espainiako txapeldun izendatu zen 17 urteko mailan”.

Zilarrezko dominak 100 metro bizkarrean eta 50 metro bizkarrean lortu zituen, eta brontzezkoak 200 metro librean eta 50 metro librean.

Domina horiekin, denboraldia borobildu zuen Calvok, estatu mailan junior mailako igerilarien artean onenetakoa dela erakutsiz. “Lanaren, eguneroko ahaleginaren eta konstantziaren emaitza da Sabadellen lortutakoa”, diote Eibar Igerixanekoek.