Paula Calvo hiru dominarekin itzuli da Espainiako Txapelketatik
Emaitza bikainak lortu dituzte Eibar Igerixan taldeko igerilariek Sabadellen jokatutako Espainiako Igeriketa Txapelketan, bereziki Paula Calvok egindako lanari esker.
Calvo izan da txapelketako protagonistetako bat, hiru domina eskuratuta eta gainera bere marka pertsonal onenak hobetuz. Lehen domina 50 metro bizkar proban iritsi zen, non brontzea eskuratu zuen 29.75eko denborarekin, bere marka onena lortuz.
Bigarren brontzezko domina 200 metro bizkar proban lortu zuen, 2:18.33ko denborarekin, espezialitatean duen sendotasuna berretsiz. Hala ere, emaitzarik nabarmenena 100 metro bizkar proban etorri zen: zilarrezko domina eskuratu zuen 1:03.43ko denborarekin, beste behin ere bere marka pertsonala hobetuta.
Horrez gain, igerilari eibartarra podiumetik oso gertu geratu zen 200 metro libre proban, laugarren postua lortuta eta 2:05.3ko denbora eginda.
Bestalde, Iker Calvok ere parte hartu zuen txapelketan eta maila ona erakutsi zuen 50 metro bizkar proban. 28.31ko denbora eginda, emaitza txukuna eskuratu zuen, lehiakideen maila oso altua izan zelan kontuan hartuta.