San Migueleko bolariak etxean nagusi

Lehen lau postuak San Migueleko bolarienak izan dira Gipuzkoako Hiru Txirlo Txapelketako 7.jaurtialdian
San Migueleko bolariak etxean nagusi
2026/05/11 10:06
Ekhi Belar Errasti

Etxean jokatzea ondo aprobetxatu zuten larunbatean, maiatzak 9, San Migueleko bolariek. Izan ere, lehen lau sailkatuak bertakoak izan ziren, lehia Ion Ibarluzeak irabazi zuelarik bost txirlorekin.

Dena dela, lehia bizia izan zen eta ez zen alde handirik egon lehen sailkatuen artean. Asola Berriko bolariek ere maila ona erakutsi zuten eta lehen bost sailkatuen atean sailkatu ziren Oier Ugarteburu eta Ganix Rodriguez hiru txirlorekin.

Hurrengo tiraldia San Andreseko bolatokian egingo da, maiatzaren 16an, 17:00etan.