"Txillarreko sukaldaria" dokumentala ikusgai dago gure webgunean

Liburuaren ardatza Txillarre izeneko baserrian (Elgoibar) kokatzen da. Bertan, 1990eko hamarkadaren amaieratik aurrera, Txillarreko Pello Rubiok hainbat eragile politiko elkartu zituen mahaiaren bueltan. Sukaldari lanetan aritzen zen bitartean, elkarrizketarako giroa sortzen zuen. Politikoki elkarrengandik urrun zeuden bi pertsona elkartu zituen: PSE-EEko Jesus Egiguren eta ezker abertzaleko Arnaldo Otegi, besteak beste.
"Txillarreko sukaldaria" dokumentala ikusgai dago gure webgunean
2026/05/08 22:02
eta kitto!

Edurne San Martin eibartarrak eta Asier Ibaibarriaga ermuarrak  "Txillarreko sukaldaria. Pello Rubiori elkarrizketa" liburua aurkeztu zuten iaz (Elkar). Liburuarekin batera, "Txillarreko sukaldaria" dokumentala ere sortu zuten. Ikus-entzunezko lan hori Euskal Herriko hainbat herritan eta hiritan eman dute azkeneko hilabeteetan. Gaur, maiatzak 8, telebistako estreinaldia egin dute hainbat katetan, eta HEMEN klik eginda ere ikus dezakezue.

Pello Rubio da dokumentaleko protagonista nagusia. Elkarrizketa-formatuan argitaratutako lanak gatazka politikoaren garaian izandako elkarrizketa isilen garrantzia azaleratzen du. Pello Rubioren bizipenak eta ekarpena jasotzen ditu, elkarrizketa sakon baten bidez. Lanak erakusten du nola pertsona arrunt batek, ikusgarritasun handirik gabe, paper garrantzitsua izan zuen Euskal Herriko azken hamarkadetako prozesu politikoetan.