Unax Garciaren omenezko haurren futbol txapelketa jokatuko da larunbatean Unben
CD Urkik antolatuta, Unax Garciaren Oroimenezko Haur Futbol Txapelketa jokatuko da ekainaren 6an, larunbata, Unbeko goiko eta beheko zelaietan. Goizeko 10:00etan hasiko den hitzorduak eskualdeko eta inguruko hainbat taldetako futbolari gazteak bilduko ditu, kirola, laguntasuna eta oroimena uztartuz. Izan ere, orain dela ia hiru urte hil zen Garcia, 15 urterekin, eta demaseko hutsunea laga du, baina maitasun handiz gogoratzen dute.
Txapelketan zortzi taldek hartuko dute parte: antolatzailea den CD Urkiz gain, Real Sociedad, Eibartarrak FT, Amaikak Bat, SD Eibar, Sodupe, Santutxu FT eta Aurrera de Vitoria izango dira lehian.
Entrenatzaile bila
CD Urkik jakinarazi du entrenatzaile bila dabilela hurrengo denboraldiari begira. Beraz, interesa duenak Txusekin harremanetan jarri daiteke 678 39 50 39 telefonoan.