Debabarrenean zehar | 4. saioa: Gure estilora jaurtitzen
Debabarrenean zehar ataleko 4. saio honetan, gure eskualdean presente dauden baina askotan bigarren planoan geratzen diren kirol eta jokoetan murgildu gara. Zehaztasuna, teknika eta lagunartea uztartzen dituzten proposamenak ezagutu ditugu.
Hiru txirloaren bueltan, Eibarko Asola Berri elkarteko kideekin izan gara, kirol honen historia eta gaur egungo egoera ezagutzen. Bestalde, Ermuko Petanka taldeko jokalariekin hitz egin dugu, Frantzian sortutako joko honek gure plazetan hartu duen indarraz aritzeko. Mallabian, berriz, Palet jokoa eta Mölkky edo bola finlandesa probatzeko aukera izan dugu, bertako jokalarien azalpenekin.
Elkarrizketak, azalpen teknikoak eta praktikan jartzeko saiakerak uztartu ditugu; serioa dena serio, baina umorea eta momentu dibertigarriak ere bidelagun. Finean, Debabarrenean ere jaurtitzen delako.