Debabarrenean zehar | 5. saioa: Tortillaren bila!

Saio honetan eskualdean zehar ibili gara askotan eztabaida pizten duen galdera bati erantzuna bilatzen: zein da Debabarreneko tortilla pintxorik onena?
2026/03/19 09:36
Naia Aizpurua Garro

Saio honetan Debabarreneko tortilla pintxoa jarri dugu erdigunean. Eskualdean zehar ibili gara askotan eztabaida pizten duen galdera bati erantzuna bilatzen: zein da Debabarreneko tortilla pintxorik onena?

Horretarako, lau herri bisitatu ditugu (Eibar, Elgoibar, Deba eta Mutriku) eta zortzi tabernatan sartu gara, baina ez edonola: gure Instagrameko kontuan jarritako bozketan jendeak gehien aipatutako proposamenak hartu ditugu abiapuntu. Herritarren gomendioei jarraituz, barra atzean dagoen lanari begiratu, eta, noski, pintxoak dastatu ditugu.

Taberna bakoitzean tortilla egiteko modu propioa ezagutu dugu: batzuk tipularekin, beste batzuk tipularik gabe; batzuk mamitsuagoak, beste batzuk ondo egindakoak; patataren mozketa, arrautza kopurua edo zartaginaren puntua… xehetasun txikiek egiten baitute alde handia.

Serio hartu dugu tortilla on baten bilaketa, baina bidean umorea eta momentu goxoak ere ez dira falta izan!