Debabarrenean zehar | 7. saioa: Eibar, beti lehena?

Eibarren egin dugun bisita gidatuan, Bigarren Errepublikaren aldarrikapena gogora ekarri dugu, memoria historikoa lantzeko eta iragana eta oraina lotzeko helburuarekin.
2026/04/14 16:27
Naia Aizpurua Garro

Saio honetan, gaurko eguna aitzakia hartuta, Bigarren Errepublikaren aldarrikapena gogora ekarri dugu. Izan ere, duela 95 urte, Eibar izan zen Espainiako estatu osoan errepublika aldarrikatu zuen lehen herria, eta mugarri historiko hori bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dugu.

Oraingoan, Jesus Gutierrez historialari eibartarraren eskutik bisita gidatua egin dugu, herriko hainbat puntutan geldialdiak eginez. Geldialdi bakoitzean, garai hartako testuingurua eta gertatutakoak azaldu dizkigu, momentu historiko hura berriz irudikatzeko aukera eskainiz.

Helburua memoria historikoa lantzea eta gure inguruko gertakari esanguratsuak beste begi batzuekin ezagutzea izan da, iragana eta oraina lotuz.

Beste behin ere, Eibar lehen!