Urtarrilak 6

Erregeen Eguna
Urtarrilak 6

1913. urteko eneruaren 6xan, Fermin Calbeton Fomentoko ministrua han zala, Eskola Armerixiaren Isasiko etxian lehelengo harrixa ipiñi eben; kursua be orduantxe inaugurau zan. Eskoliaren lehelengo lokala Frontoizarrian izan zan. Lehelengo urteko ikaslien buru Julian Etxeberria eta Pio Zulaika izan ziran; bigarrenak liman erakusteko katedria etara eban. Bixamonian eskolia martxan eguan. Eskolako lehelengo planian, 25 laguneko hiru kursokua izatia pentsauta eguan, egunez. Eskolan etaratzen ziran tituluak “Oficial Industrial” eta “Maestro Industrial” ziran, Estaduak be ontzat emondakuak. Calbetoni, eskertzeko, herrixak homenajia egin etsan. Monarkikua zan arren, sozialista batzuk be juan ziran, eta gero demandak erabilli zittuen partiduaren barruan. Homenajera juan ziranak ziñuen Eibarri mesede haundixak egin etsazala, eta lotsagarrixa izango zala ez juatia.