Urtarrilak 13

Depresioaren aurkako Munduko Eguna
Urtarrilak 13
  • Txiklearen Munduko Eguna
  • Sticker-aren Eguna

1934. urteko eneruaren 13an Eibarren demaseko demandia ipiñi eben lau sozialistak eta falangista batek. Gaberdiko 12xak 20 gitxiago inguruan Jose Oyarbidek eta bere lagunak, Jose Mari Gomezek, Saloi Teatrotik urten eben (Gabonzar egunian faszismuaren aldeko diarrak egin zittuenak ziran); ba Maria Angela kalian joiazala, atzetik lau lagun pistolekin ingurau jakuezen eta Oyarbideri bost tiro bota etsezen “a quemarropa”, 7,65 mm-ko kalibreko armiarekin. Genaro Boneta botikarixuak eta Fernando Zuloaga medikuak egin etsen lehelengo kuria eta Arrillaganeko klinikara eruan eben Garaje Julianeko auto batian. Handik segiduan Argiano eta Alonso bigilantiak eta Amos Ruiz guardia munizipalen nagusixak lau lagun harrapau zittuen: Julian Azua, Luis Arrieta, Miguel Iriondo eta Jose Ariznabarreta.

Azkenian Oyarbidek ondo urten eban sozialisten ataketik. Hori bai, historiako testu askotan gertakari hori Espaiñan falangista bat hil eben lehelengo kasutzat jotzen da; hankasartze galanta, beraz, bizirik urten zalako hartatik.