Urtarrilak 16
The Beatles-en Nazioarteko Eguna
- Janari Pikantearen Nazioarteko Eguna
1450. urteko eneruaren 16xan, Mondragoiko burrukan hil zan Gomez Gonzalez de Butron oiñaztarraren alabia (Juana de Butron), ama alargunak (Elvira de Leiba-k) nahi izan ez arren, Olasoko Martin Ruiz de Ganboa elgoibartarrarekin ezkondu zan. Euren semia Juan Lopez de Olaso (gaztia) zan. Amaren ezetzari alabiak kanta bat etara etsan, Olasokuarekin ezkontzia gura ebala agertzen, harek bere aitta akabau arren be. Alabiak halan nahitta, eta beste deudo batzuk be bai, amak eta nebiak, Juan Alonsok, ezkontzera bialdu eben, ganboatarren aldetik, Fortun Saez de Villela, Berrizkuak eta Arteagakuak lagun ebazala. Oiñaztarren aldetik, Eibarko Lope de Unzueta eta Zaldibarkuak juan ziran nobixiarekin.