Urtarrilak 26

Ingurugiro Hezkuntzaren Munduko Eguna
Urtarrilak 26

1883. urteko eneruaren 26xan jaixo zan Policarpo Larrañaga, “Don Poli” abadia, Plaentxian. Abade egin zan eta, pixka baten Elgoibarren jardun ostian, Eibarren egin eban bere bihar haundiña, harik eta gerra ostian erbestera juan bihar izan eban arte. Relijiñua zan bere ardatza, baiña bihargiñen, kulturiaren eta euskeriaren alde be bihar haundixa egin eban.