Otsailak 3

Otsailak 3

1534. urteko febreruaren 3an, martitzena orduan, kalian demandan ibilli ziran gari zorro bategaittik. Catalina de Ibarraren kriadia, Martitxa, gari zorruarekin joian herriko pixura, gero ijotzeko. Baiña bidian, Ibarrako Beheko (Ibarbeko) errebalian, Juan Ibañes de Malleak eta bere kriadiak zorruori kendu nahi izan etsen derrigorrian. Martitxari laguntzera juan ziran Juan de Gorostietaren alabia (Estibariz) eta erreiña (Maria). Danak zorruari tiraka, Eta Maria eta Estibariz orruaz, jendia laguntzera juan zakixuen. Itxuria zorrua ez etsen kendu, baiña burrukak bai egin zittuen. Gero, tokatzen jakuen kastigua ipiñi etsen jo zittueneri.
Hori pasatzen zan errotak jendiaren proporziñuan asko eguazelako (100 laguneko, errota bat), batetik; eta bestetik, batzuetan gari aliaren eskasixia egoten zalako (kanpotik ekarri arren be, garixa asko karutzen zan).