Otsailak 11
1885. urteko febreruaren 11n Obispuaren izenian “Auto” bat aillegau zan Eibarrera, Arrateko santuarixuaren gaiñian. Parrokuak bialdutako kartiari men egitten, elixia zabaltzeko permisua emon zan, Aiuntamentuak, bete ezian, ipiñi zeikian multa haundixenaren kastigupian izango zala agintzen emonaz, elixapian bai edozein dantza, bai bestelako zelebraziño profanuak, bai edozelango-edonungo genero saldu-emon-erakustia prohibitzen zala zertifikau ezkeriok. Gaiñera, jendiak horren barri “por medio de un rótulo de grandes caracteres permanente en dicho pórtico” euki biharko eban; eta Aiuntamentutik, parrokuak eskatu ezkeriok, laguntasuna emon biharko jakuen santuarixoko arduria ekenei, bakia izan zeiñ.