Otsailak 21
Amaren Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna
- Amaren Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna
1936. urteko febreruaren 21ian, Estaduko elekziño generaletan ezkertixak irabazi ebelako, Frente Popularrak, Azaña nagusi zan Ministruen Konsejuak bertan urteko eneruan sentenziautako 1934ko “reboluzionarixo” politiko danendako amnistixia emon eban. Eibartar danak urten eben kanpora, Francisco Lopez Braña izan ezik, zegaittik eze bere delittua “ajeno al movimiento”-kotzat hartu ebelako, eta Juan Ibarra izan ezik, Burgosko Audienzixan kausa bat ekalako pendiente oindiok. Eibartarrak bixamonian urten eben kalera, eta bazkalostian Eibarrera etorri ziran autobusietan; Eibarren bertako jendiak manifestaziñua egiñ eban, baiña baketan. Kanpora hanka egindakuak be etortzen hasi ziran; Juan de los Toyos, esate baterako.