Martxoak 6
1876ko martixaren 6xan etorri ziran bueltan, II. Karlistadia amaittu eta gero, 1873ko agoztuaren 15ian Donostiara juandako soldauak. Bixen bittartian, hamen urte bi eta zazpi hillabetetan, 51 boluntarixo mikelete (“cuerpo de Migueletes”) edo Diputaziño foralaren milizixan sartu ziran; eta gerran ebizela, 11 hildako eta heridutako batzuk izan ziran. Geruago armak laga ebezan, agintarixekin konforme geratuta. Eibarrera etorri, eta lehelengo egunetan banketiak eta dantzak egitten ziran.