Martxoak 10
- Ileordearen Nazioarteko Eguna
- Gaitaren Nazioarteko Eguna
1563. urteko martixaren 10ian Pio IV.a Aitta Santuak, Erromatik, “iglesia rural de la bienaventurada Maria de Arrate”-ko “Concepción de la bienaventurada Virgen María” Kofradixiak eskatuta, Arrateko jaixa Kontzeziño egunetik (dizienbriaren 8xan) setienbreko “Natividad de la Bienaventurada María” (hillaren 8xan) egunera aldatu eban, “que es cuando no ocurren nieves ni fríos, ni otras incomodidades semejantes, y la dicha función de la festividad se celebraría con mayor veneración y concurso del pueblo”. Eguna aldatu arren, jaixa bardiñ egitteko agintzen eban Breve-ian; gaiñera, iñungo kastigu edo arazorik barik. Eta jaixaren aitxakixarekin, dizienbrian barik, setienbrian egitten ziran Arrateko elixara, nahiz ospitxalera, bisitengaittik, limosna emotiagaittik eta beste antzerakuengaittik bardiñ emongo zirala horren ordez Indulgenzixak, grazixak eta barkamenak. Elixia ez eze, ordurako Kofradixia be bazan, bere estatuto eta guzti: Arrateko kofradixiaren lehelengo ordenanza eta liburuak 1794ko sutian galdu ziran.