Martxoak 15
- Kontaktuaren Munduko Eguna
1936. urteko martixaren 15ian Eibarko herrixak eta Bilboko “Fraternidad de Mujeres Modernas”-ek homenajia egiñ etsen Pamplonan bizi ziran Berraondotarreri, 1934ko reboluzionarixuak Pamplonako karzelan egon ziranian laguntasun haundixa emon etselako. Berraondotarrekin batera, homenajeautakuak preso egondako lau andrazko eibartar be baziran. Bazkarixa egiñ eben Toki Eder restaurantian, eta bandiak be musikia jo eban. Unzagatik Urkiko kanposantura manifestaziñua egiñ eben, reboluziñuan hil ziraneri be homenajia egiñaz.
Dana dala, Berraondotarrendako kalterako izan zan, gerrate zibillian sublebautakuak etxeko alabiari ulia hondotik ebagi etselako hori zala eta ez zala, “elemento indeseable”-tzat hartuta. “Pero peor suerte tuvieron varios jóvenes pamploneses de partidos de izquierda que, por ser conocidos al haber colaborado con los presos eibarreses, fueron fusilados los primeros días de la revuelta fascista”.