Martxoak 23
Igogailuaren Munduko Eguna
- Munduko Egun Meteorologikoa
- Igogailuaren Munduko Eguna
1527. urteko martixaren 23an, Juan Ortiz de Urquizu alkatiak Maria Ruizendako sentenzixia bota eban, milla bidar agindu arren ez zalako herrixan agiri (Catalina de Olaerreagaren etxian sartu nahi izan eban, berau akabatzekotan, eta sua eguala esaten hanka egiñ eban). Agindu eban eskuak eta hankak lotuta asto gaiñian jarri, eta jendiaren aurrian halan eruateko kalerik kale, erabilli zittuan kasko eta matxete eta guzti. Halan, herriko karzelara eruan arte. Behin karzelan, astotik bajatutakuan, kaskua eta matxetia jendiaren aurrian lagatzeko agindu eban alkatiak; eta gaiñera, bost urteko destierrua bota etsan, Eibarren sartu ezinda. Destierrua handik hiru egunetara hasten zan. Gaiñera, asuntoko gastu guztiak Maria Ruizen kargu ipiñi zittuan.