Martxoak 29
1822. urteko martixaren 29ko jardunian Aiuntamentuan aitzen emon zan herri barruan itturri bat bihar zala, ura Unbetik edo Urkidiko San Lorenzotik ekarritta. Jendia kejaka ebillen itxuria, itturri danak herriko hormetatik kanpora eguazelako. Obretarako dirua herriko lurrak salduta girauko zan; enajenauta egon bai, baiña pagau bako terrenuak be horretxetarako erabilli zeikiezela agertu zan. Ze terrenu eguazan eta ze situaziñuetan begiratzeko, komisiño bat izendau eben.