Martxoak 31
Eiffel Dorrearen Eguna
- Eiffel Dorrearen Eguna
1845. urteko martixaren 31n, Aiuntamentuak erositta ekazan Bustindui edo Juan Estebanekoa palazixua, ondoko beste etxe bat eta inguruko ortua Unzagan Arma Fabrikia, dana batera ipintzekotan, 69.380 errial pagauta. Bustinduitarren jauregixa, barriztauta, Errege-etxia izan zan. Fabrikako pruebetako zatixa eta almazena izango zanaren planuak eta kondiziñuak Leandro de Zabala arkitektuak egiñ ebazan: obrak subastara etara ziran, hurrengo urteko junixorako obrak amaittuta egotekotan. Felix de Guisasola geratu zan subastako obriarekin; kontratistia Jose Miguel de Guisasola izan zan.